Wherever you're going I'm going your way…

HELTZEKO IRRIKITAN NAGO! NON ZAUDETE? BIIIIIIOOOOO NAHI DUT!

- Aireportutik [Loiu/BIO] -

  • Hartu 3247 autobusa, 30 minuturo ateratzen dena, eta zuzenean hirigunera eramaten duena 20 bat minututan; geltoki ezberdinak ditu ibilbide amaierara heldu baino lehen, Termibus. Bertan Metroa hartu beharko duzu, Plentzia/Santurtzi noranzkoa, eta hurrengo geltokian jaitsi beharko zara, Deusto-n. Bertan Lehendakari Aguirre irteera hartuko duzu. Gurutzatu errepide nagusia (zebrabidetik, mesedez!!) Luzarra kalera heldu arte, eta kalearen erdia ibili ostean topatuko duzu gure ILARGI LARANJA, zaintzen zaituena.

 


Ikusi mapa handiagoa

- Bus geltokitik [Termibus] -

  • Bus geltokian bertan, beheko partean, Metroa hartu beharko duzu, Plentzia/Santurtzi noranzkoa, eta hurrengo geltokian jaitsi beharko zara, Deusto-n. Bertan Lehendakari Aguirre irteera hartuko duzu. Gurutzatu errepide nagusia (zebrabidetik, mesedez!!) Luzarra kalera heldu arte, eta kalearen erdia ibili ostean topatuko duzu gure ILARGI LARANJA, zaintzen zaituena.

 


Ikusi mapa handiagoa

- Tren geltokitik [Abando] -

  • Irteera alboan Metroko sarrera ikusiko duzu. Hartu beharko duzu, Plentzia/Santurtzi noranzkoa, eta lau geltoki beranduago jaitsi beharko zara, Deusto-n. Bertan Lehendakari Aguirre irteera hartuko duzu. Gurutzatu errepide nagusia (zebrabidetik, mesedez!!) Luzarra kalera heldu arte, eta kalearen erdia ibili ostean topatuko duzu gure ILARGI LARANJA, zaintzen zaituena.

 


Ikusi mapa handiagoa