- Moon River, wider than a mile…

NORTZUK GARA…

Moon Hostel Bio turismo-aterpetxea da erosoa, gaur egungoa eta praktikoa, Bilbo bezalako hiri moderno eta zerbitzuz beteriko prest.

 

Moon Hostel Bio-k hiri-aterpetxeetako kontzeptua aldatu du. Hiriko hostel gainontzekoengandik bereizten gara zure beharrei erantzuten baitiegu ondoen egokituko zaizun aukerarekin : Bai HOSTEL eran (elkarbanatutako gela batean ohe bat alokatuz) Baita HOTEL eran ere (lagun, familia edo zuretzako gela pribatua).

 

Moon Hostel Bio-n zure giro erosoena sor dezazula nahi dugu. Guztiontzako guneak ditugu non hitz egiteko, jateko, pertsonak ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko aukera izango duzun:

Nire afaria prestatzen dut pelikula bat ikusten dudan bitartean, edo web&relax gelara noa puf batean atsedena hartzeko, nire posta deskargatzen dudan bitartean, edo mojito bat prestatzen dut BIO gardenean lagun batzuekin bertan hartutako menta hosto batzuk hartuta.

 

Guztiontzako hiru gune ezberdin baina guztiz osagarriak edozein momentuan nahi duzuna egiteko.

 

Moon Hostel BIO; BIO, BIO, BIO, BIO gara… Zergatik BIO? Bilbokoak gara, maitasunez eta kolorez: gure Athletic, gure baldosa, gure gurin-opilak, gure Bilboko mapamundia…  baina horretaz gain ama lurra maite dugu eta ama lurrarengan sinesten dugu. Iraunkor izan nahi dugu, gero eta gehiago.

Gure bezero guztion alde lan egiten dugu, etxean bezala sentitzeko, guztion aretan giro ederra sortzeko, gure zerbitzuak hobetzeko, hau da, gure “botxito”ra etor zaitezten (azalduko dizuegu zergatik deitzen diogu horrela Bilbori) eta GUSTURA egon zaitezten.