I'm crossing you in style some day…

NON GAUDE…

Moon Hostel Bio Bilbo hiriaren erdi-erdian dago, Deustuko auzoan hain zuzen ere. Deustuko Metro geltokiaren alboan, Lehendakari Aguirre kaletik oso gutxira (hiriko merkataritza-kale nagusienetako bat da, beraz 10 urrats ibilita (ia literalki) zure eskura dauzkazu, jatetxeak, dendak, kafetegiak, banketxeak eta mota guztietako saltokiak.

Moon Hostel Bio Luzarra kalean kokatuta dago, gune lasaia eta oinezkoa eta aldi berean, bi merkataritza gunetik oso hurbil [benetan] Bidarte 50 metrotara eta Zubiarte 750 metrotara. Bertan nazioarteko marka nagusien moda daukazu, zinemak eta jatetxeak.

Postaleko Bilbao ikustatzeko, dena daukazu gertu. Moon Hostel Bio Deustuko Unibertsitatetik 5 minutan baino dago, oinez, Arte Ederretako eta Guggenheim Bilbao Museotik 10 minututara Euskalduna Batzarren Jauregitik 15 minututan baino gutxiago, eta San Mames futbol zelaitik 15 bat minututara, bertara, Metroz ere joan daiteke, geltoki bat baino ez da, hots, minutu bateko bidaia. Alde Zaharrera ere ibilaldi eder bat hartuta heltzen da, ordu erdikoa, itsasadarraren ertzetik, eta eguraldiak uzten ez badu, 5 minututan Metroz.

Beste toki interesgarri batzuk ezagutzeko, Arriaga edo Campos Antzokiak, berritutako Alhondiga zoragarria, Moyua plaza, Erriberako merkatua, besteak beste, Moon Hostel Bio metrotik eta autobusetik hurbil egoteak laguntzen du oso denbora laburrean edozein tokian egoteko garraio publikoa erabilita; merkea eta iraunkorra. Eta kirola egin nahi baduzu, kutsatu gabe, hartu gure bizikletak HIRIAN ZEHAR IBILTZEKO!!!


Ikusi mapa handiagoa